Teknologia albisteak

CodeSyntaxek garatzaileak gehitu nahi ditu enpresara

Erabiltzailearen aurpegia
2020-12-19 : 10:14

Sustatu egiten duen Interneteko enpresa, Eibarko CodeSyntax, enpresan lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari da. Web inguruneko informatika software garapen lanak egiteko pertsonen bila gabiltza.

Teknologia hauetariko batzuetan esperientzia izatea baloratuko dugu:

  • Linux ingurunea
  • Python
  • Django
  • Plone
  • Git
  • HTML
  • JavaScript
  • React
  • Angular
  • Software librea.

Kontuan hartuko da ingeniaritza edo programazioarekin zerikusia duen titulazio ofizialen bat izatea.Beharrezkoa izango da taldean eta bezeroekin lan egiteko gaitasuna. 

Egun osoko lanaldia eskaintzen da, kontratu mugagaberako asmoarekin. Teknologia, bezero eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugu, teknologia libreekin eta puntan egoten saiatzen gara. Uste dugu giro oneko enpresa garela. Euskara, gaztelania eta ingelesa lan egiteko komeni badira ere, laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean.

Lantalde honetan ikusten baduzu zure burua eta interesatzen bazaizu, bidali zure CV-a helbide honetara: info (a bildua) codesyntax.com

Erantzun

Sartu