Teknologia albisteak

Egunean Behin, astelehenean hasiko da 13. denboraldia, Primeran plataformak babestua

Erabiltzailearen aurpegia
2023-09-28 : 10:07

Datorren astelehenean, urriaren 2an, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 13.a denboraldia, zorte onekoa izan dadila espero dugu Denboraldi honetako babeslea EITB Komunikazio Taldea izango da, eta sarean jarri berri duten Primeran streaming plataforma euskalduna. 2019an abiatu zenetik laugarren urtea da Egunean Behin jokoarena, aurten izandako bi denboraldietan 50.000 jokalari inguru izan dira asteo, eta partida kopurua 40 milioitara iritsi da, 400 milioi galdera, pentsa!

Denboraldi honek izango dituen hamar asteak urriaren 2an hasiko dira eta abenduaren 10ean amaituko da, Durangoko Azokako egunetan. Ondoren finalen bat egingo dugun edo... aukera irekita dago, ikusiko da.

 

Aste hauetan EITBk eta Primeran-ek berak bi aste babestuko dituzte sariekin eta beste babesleak izango hauek izango dira:

&Asterik aste babesleek eskainitako sariak izango dira, bat lehiaketako irabazleentzat eta beste bat zozketaz. Eta denboraldi amaieran EITBren eskutik emango diren sariak irudiko hauek izango dira, telebista adimentsua, telefonoak eta zozketaz Chromecast-ak, tresna egokiak hauek hain zuzen Primeran telebistan konektatzeko.

Deskargatu Egunean Behin doan zure aplikazio dendan:

Erantzun

Sartu