Teknologia albisteak

Egunean Behinen 13. denboraldia: eskerrik asko 63.000 jokalariei

Erabiltzailearen aurpegia
2023-12-13 : 10:38

Ia 63.000 jokalari aktibok jokatu dute igandean amaitu zen Egunean Behin jokoaren 13. denboraldia (Primeran plataformalk babestua), igandean amaitu zena, aurten lehenago egindako bi denboraldietako parte-hartzaile kopurua gaindituz. Estreineko irabazlea, oraingoan, Iboneko (Eva eta Josu bikotea, Urduñakoa). Ondoren, sailkapenetan ohiko diren batzuk, Mikelei (Mikel Egiguren Arrasatekoa) eta Boehme (Erik Gartzia berriz ere, ohiko irabazlea).

Lehen sailkatuak EITBk jarritako saria eramango du, telebista adimentsua, eta hurrengo biek telefono adimentsu euskaratu bana. Beste bi partehartzailek (Aitziber delako Zestoako partehartzaile batek eta Maddibu Piña lagunak) Chromecast gailu bana lortu dute zozketaz.

Jokoaren 13. denboraldi honetan 62.900 jokalari aktibo baino gehiago izan dira, 4 milioi partidatik gora jokatu dituztenak. Aurreko denboraldian baino ia 4.000 jiokalari gehiago izan dira, eta horrek animatzen gaitu jokoarekin jarraitzera 2024. urtean, zeinean Egunean Behinek 5 urte beteko dituen (martxoan). Berritasunak prestatzen ari gara jada CodeSyntax garatzaileon etxean 2024ko denboraldietarako.

Eskerrik asko jokalariei, eta baita besteei ere. Primeran denboraldiko babesleaz gain, asteko lehiaketak babestu dituzte honakoek:

Guzti hauei, Labur.eus laburtzailearen bidez fiskalizatuta, 22.921 klik bidali dizkiegu aplikaziotik jokoaren 10 asteetan.

Erantzun

Sartu