Teknologia albisteak

Egunean Behin, astelehenean hasiko da 14. denboraldia, jokoaren 5, urteurrenekoa

Erabiltzailearen aurpegia
2024-01-10 : 13:34

Datorren astelehenean, urtarrilaren 15ean, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 14.a denboraldia, Aste Santura bitartekoa, eta jokatzen den bitartean jokoak bere 5. urtemuga beteko du (nolabait ospatuko dugu!). Aurrekoan 13. denboraldian bezala, babesle nagusiak EITB Komunikazio Taldea eta Primeran streaming plataforma euskalduna izango dira. 

 

Denboraldi honetako 10 asteetan, EITBk eta Primeran-ek berak bi aste babestuko dituzte sariekin eta beste babesleak izango hauek izango dira:

  • Languages Lanean Kongresua, "Hizkuntza kudeaketa eremu sozioekonomikoan" leloarekin datorren astean ospatzekoa Bilbon.
  • Danobatgroup, Makina, soluzio eta Makina-erremintetarako zerbitzu aurreratuak.
  • Indeus; SPRIk bultzatutako Industriaren Euskal Plataforma.
  • Mugen Gainetik, nazioarteko lankidetza eta elkartasuneko GKEa.
  • Loraldia, Bilboko euskarazko kulturaren jaialdia, aurten beteko duen bere 10. urteurrenean.
  • Korrika, euskararen aldeko AEKren lasterketa 23. edizioa izango baitu denboraldi honetan zehar .
  • EHUko Kultura Zientifikoaren Katedra.

Eta babesletza berezia martxo hasieran, Egunean Behin egin duen CodeSyntax enpresaren eskutik, joko-aplikazioaren 5. urteurrenean.

Asterik aste babesleek eskainitako sariak izango dira, bat lehiaketako irabazleentzat eta beste bat zozketaz. Eta denboraldi amaieran EITBren eskutik emango diren sariak irudiko hauek izango dira, telebista adimentsua, telefonoak eta zozketaz Chromecast-ak, tresna egokiak hauek hain zuzen Primeran telebistan konektatzeko.

Deskargatu Egunean Behin doan zure aplikazio dendan:

Erantzun

Sartu