Teknologia albisteak

Debabarreneko tokiko hedabideak: berrituta eta eskualde mailan elkarlotuta

Erabiltzailearen aurpegia
2024-02-03 : 16:04

Tokikom web plataformara batutako hiru webgune berritu ireki dira azken egunetan, Drogetenitturri.eus, Ermuko eta Mallabiko informazioa ematen duena; Berriketan.eus Debako eta Itziarko albistegia; eta Barren Elgoibar eta Altzolako webgunea. Gainera, Debabarrena eskualderako edizio sistema bateratu beraren gainean egin dira webguneak, zeinean Plaentxia.eus webgunea ere badagoen jada, itxuraldaketarik igarri ez zaion arren.

Adibide gisa, goiko irudia, Berriketan webgunekoa, eta hemen behean, Drogetenitturi.

Tokiko hedabide hauen kasuan, gainera, eskualdeko aliantza batean integratu direla albiste gehigarria dago. Debabarrena eskualdeko lau euskara elkartek bat egin dute (Ermuko Euskal Birusa, Soraluzeko Pil-pilean, Elgoibarko Izarra eta Debako Zuhatz), beren webguneak, Ermua eta Mallabiako Drogetenitturri, Soraluzeko Plaentxia.eus, Elgoibar eta Mendaroko Barren eta Debako Berriketan elkarren artean elkarlotuta egoteko. Abenduan eman ze aliantza honetaz informazio gehiago.

Bailara edo eskualdeko albisteak kudeatzeko bateratu bat dakarte beraz webgune berriek, eta Plaentxia.eus ere Soraluzekoa ere integratu da bertan. Sistema berriari esker asko erraztuko da interes komuneko edukiak trukatzea komunikabideen artean.

Django eta Python-ekin garatutako TOKIKOM Plataforma erabiliz egin dira webgune berriak, eskualdeko kudeaketa modulu berria integratuta. Dagoeneko 31 komunikabideek erabiltzen dute TOKIKOM plataforma euren edizio digitala kudeatzeko. 78 toki komunikabidek osatutako sarea da Tokikom, eta laster beste eskualde batean ere webguneen arteko integrazio hori egingo da, Urolako Kostako GUKA proiektuaren barruan.

Erantzun

Sartu