Teknologia albisteak

Luistxo Fernandez

Erabiltzailearen aurpegia

This charming man. Ateoa, eibartarra, independentista, polemista. CodeSyntax-en lanean. Hemen, Sustatun, editore lanetan.

Erabiltzailearen jarduna

Berba bi Fula hizkuntzan (anaia txikia / anaia nagusia)

2024-03-30 : 12:17

Anekdota pertsonal bat, labomatikan bezero batekin izandako elkarrizketatik hona ekarria, non Miñan liburua eta Fula hizkuntzako terminoa ('anaia txikia' esan nahi du Ibrahima Balde eta Amets Arzallusen liburu-izenburuak) etorri zen solasera. Fulerazko beste hitz ikasi nuelarik... (irudia, Miñan liburuaren italierazko bertsioarena, Frantzisko Aita Santuak goraipatu zuena).

Cinque Terre balitz bezala, baina Euskal Herrian: Soraluze

2024-02-04 : 12:28

Badira Euskal Herrian zatar izateko ospea duten herriak. Bat Eibar da, demostratua dagoena ez dela hain zatarra, bailara-zulo batean egoteagatik. Beste bat Soraluze da, hau ere besterik gertu Debabarrenean, haran sakonean sartua, Plaentxia edo Plazentzia ahoz bertakoentzat. Demostratuko dut lau irudirekin Soraluze ere ez dela itsusia, baizik eta oso ederra, Italiako Liguriako kostaldeko Cinque Terre gogoangarriko bezalako postal-herria baita.

Berriz azter dezagun hau: gizonezkoari bostekoa eta emakumezkoari bi musu?

2023-08-31 : 08:47

Joan den astetik, Espainian piztu zen polemika batek oihartzunak nazioartera ere zabaldu ditu: eskatu gabeko ezpainetako musua eman zionean Luis Rubiales futboleko agintari federatiboak Jenni Hermoso jokalariari, honek ete bere selekziokideek Munduko Futbol Txapelketa irabazi ondoren. Ezpainetako musuak kalifikazio larria du, baina masail banatan bi musu ematea? emakumezkoei bai eta gizonezkoei ez? 

Oppenheimer: filmaz, historiaz eta liburuez

2023-08-06 : 09:22

Ikusi dut Oppenheimer, eta film ona iruditu zait. Pertsonaian zentratua, biografia honetan baitago oinarritua, teknikan eta zientzian baino gehiago, baina interesgarria.

2022ko Nafarroako beste eskua: Pompeloko Togatusarena

2023-02-26 : 08:54

2022ko Nafarroako esku ezagun bat badakizue zein den. Baina ez da Irulegiko eskua artikulu hau ilustratzen duena. La2 telebistako dokumental batean zeharka aipatu zuten objketu baten eskuin-eskua da, Pompeloko Totagusarena.

Adimen artifizialaz ikuspegi optimista bat

2023-01-31 : 11:08

Adimen artifizialari hainbesteko beldurrik ez edukitzea aldarrikatzen duen iritzi pertsonal bat da, wikipedista euskaldun baten ikuspegitik idatzia. Adimen artifiziala testu sorkuntzan nabarmentzen hasiko den une honetan, uste dut adibide bat dugula hemen, itzulpen automatikoak Wikipediari ekarri dion ekarpenaren haritik, esperantza izateko lagungarri izango, zaigula.

Adimen artifizialeko irudigintza eta argazkilaritza, paralelismo posible bat

2022-09-29 : 08:43

Adimen artifizialeko irudigintzan Dall-e, Parti edo Stable Diffusion bezalako tresnek erakutsi digutena aurten ikaragarria izan da. Irudigintzarako gaitasun konputazional ikaragarri bat, "sormen" hitza konjuratuz molabait. Horri bueltak emanez, pentsakizun pertsonal bat: artea dira? irudi batzuk ikusita buruak eta arimak (!) esaten dit baietz. Eta artea badira, nor da artista? Nik uste dut badagoela artista bat lan horien atzean eta, bereziki, argazkilaritzarekin paralelo bat ikusten dut hemen.

Brunet donostiarraren 19. mendeko argazkiak Wikipediara, Photoscan tresnari esker

2022-09-20 : 12:16

Photoscan (edo Fotoscan, bi idazkerak erabiltzen baititu Googlek, bere garatzaileak) mugikorreko aplikazio bat da paperean inprimatutako argazkiak digitalizatzeko. 2016an aurkeztu zenean deskribatu genuen nola zebilen Sustatun. Asteburuan beste erabilpen batekin test bat egin dut: erakusketa batean paretean jarritako argazki erreprodukzioak. Horiek digitalizatzeko ere oso praktikoa da. Bide batez, Jose Brunet argazkilari donostiarraren fondoa ezagutu dut asteburuan, eta haren argazki batzuk Wikipediara igo ditut.

Gorbatxov Euskal Herrira etorri zeneko esklusiba

2022-08-31 : 10:48

Bart hil da Moskun Mikhail Gorbatxov, Sobietar Batasuneko azken buruzagia; hura erreformatzen saiatu zena, azkenean erregimen sobietarraren erorketa eta estatu mordo baten sorrera eragin zuena. 1991ean, bere aginteko azken asteetan, bere biografiako anekdota batez oroitu naiz: Euskal Herrira etorri zenekoa eta Euskaldunon Egunkariak esklusiba atera zuenekoa.

Okertu nadila Ukrainarako pronostikoarekin

2022-03-27 : 10:28

Testu hau Ttap aldizkariaren aste honetako alean argitaratu da, baina duela hiru aste idatzi zen, jakin gabe honezkero Ukrainako gerrak iraungo ote zuen honaino. Bai horixe, iraun du, eta geldituko denik laster ere ez dirudi. Baina tira, hausnarketa gera bedi idatziz ere. 

Keinu bat Egunean Behinetik modan jarri diren euskarazko beste jokoei

2022-01-31 : 12:10

Gaur hasi dugun Egunean Behin jokoaren denboraldi berrian galdera-sorta berezi batzuk igarriko zenituzten jokalariok (tokatu baldin bazaizkizue hamarreko sortan). Irudian bezalakoak, Wordle eta Berbaxerka jokoari erreferentzia egiten diotenak. Keinu bat da, zeren joko hauek ez dira elkarren lehia, baizik eta ekosistema txiki hau osatzera datozen beste bi ekimen probetxuzko.

Konparazio-bilaketa praktikoak Dabilena erabiliz

2021-12-15 : 12:41

Uztailean aurkeztu zuen Elhuyarrek Dabilena, gaur egungo euskararen corpusa kontsultatzeko tresna interesgarria. Euskara-gaztelania corpusak konparatzen ditu eta itzulpen kontuetarako baliagarria da baina, pertsonalki, eremu zehatz batean aurkitu diot baliagarritasuna: konparazio-bileketak.

Internet egiten da behetik gora, aurrera eta hor konpon

2021-11-27 : 10:37

Atzo 20 Urte Interneten Euskaraz jardunaldian itxierako hitzak tokatu zitzaizkidan. Bilbao AS Fabrik-eko aretora bertaraturikoen artean Egunean Behin zuzeneko partida bat jokatu genuen, arintasun pixkat emateko amaierari, eta txanda bana egin zuten, Gaurko Hitza eta Xerezaderen Artxiboa (ekimen beteranoak hori ere) gaitzat hartuta, Maite Goñik eta Ana Moralesek. Ondoren nire 3. txanda izan zen pixkat Sustatu eta teknologiaren inguruan; eta galderen errepasoa egitean, hortxe joan zen nire hitzaldi edo matraka. Errepaso horretarako prestatu nituen bi testu ekarri ditut hona.

20 urteko memoria digitala

2021-11-21 : 10:40

20 urte bete dira hilabete honetan Sustatu euskarazko webgunea sortu zela. Weblog izen arraro samarrarekin aurkeztu zen 2001eko azaroan, eta gerora, albistegi teknofilo gisa egin du bidea gehienbat. (Honako hau da asteburu honetan irten den Ttap agerkarirako audio bidez grabatutakoa, honako testu bertsioan moldatua, estekekin-eta, horiek funtsezkoak baitira testuan adierazi bezala!)

Santuak (irudiak, irudien bidezko mundu moderno honetan)

2021-09-26 : 17:01

Ateoa izanik elizkoia naiz, gero eta gehiago gozatzen dut elizak bisitatzen, bertako artea miresten. Estilo nagusiak (erromanikoa, barrokoa, gotikoa...) bereizteko zantzu batzuk baditudan arren, erliebe eta erretauletako santuen ikonografiak txunditzen nau, ez ditudalako ulertzen. Santuak inportanteak ziren gure bizitzetan duela ez askora arte... eta orain ez dakigu haietaz ezer. (artikilu hau audio formatuan agertu da Ttap agerkari digitalaren asteburu honetako alean; hemen testu eran daukazue)

Aiurri eta Argiaren artean polemika, copyleft lizentzia bat dela-eta

2021-09-18 : 16:52

Iraileko egun hauetan polemika izan da euskarazko hedabide batzuen artean (Aiurri eta Argia, bereziki, beste batzuen iritziekin tarteko) edizio digial batean copyleft lizentzia batekin agertu zena, beste batean kopiatu zutelako, lizertziak espreski baimentzen zuen bezala. Aurreko esaldian, funtsean, zer gertatu zen, eta sekuentzia ere deskribatuko dugu jarraian.

Zuia eta Zigoitiko elizak miresteko aukera bakana larunbatean

2021-07-20 : 10:02

Arabak bere elizetan duen ondarea izugarria dela gauza ezaguna da. Baina hainbeste herritan dauden altxorrak ikustea ez da erraza, eta bi asteburutan, Araba iparraldeko Zuia eta Zigoitiko hainbat tenplu ikusteko aukera bakana ireki da. Hau sinatzen duenak aurreko larunbatean batzuk ikusteko zortea izan zuen, eta pentsatu dut abisatzea ondo dagoela datorren larunbatean delako beste aukera bakar hori: uztailak 24, larunbata, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte egongo dira zabalik hainbat.

Jaiak bai (ñabardurekin, baina bai)

2021-06-27 : 08:14

Jaiak bai; birusaren kontrako azken borroka ere bai. Benetako pedagogia pixkat behingoz, jaia egin daiteke, aire librean bada egin daiteke: botelloia goraipatu gabe, jakina, baina bai, egin daiteke. Artikulu honen audio bertsioa irten da ostiral honetako Ttap aldizkarian; hona testuzko bertsioa ekarri dut.

5

Independentea agerkari negazionistak artikuluak argitaratzeari utzi dio

2021-06-10 : 17:03

Azken hilabeteetan negazionismoaren hauspotzaile izan den agerkari digitalak, Independenteak, ez du artikulu gehiago argitaratuko. Artxiboa sarean geratuko da, baina itxura batean, izoztuta geratuko da edukia. Kote Camacho Independentearen sortzaileak egindako lanaz harro dagoela adierazi du agurreko mezuan. Azalpenen gisa Camachok salatzen duenez, Independentearen bilakaeran oztopo gaindiezina suertatu izan da hedabidea agertu zenean Sustatuk argitaratu zuen titularra: "Independentea: Berriaren kontrako hedabide digital bat jaio da".

Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago